Maria Aranzazu Hernandok irabazi du Bertan elkartearen otsaileko saria

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 21a

Romaes dendan egindako erosketarengatik irabazi du saria Hernandok. (Bertan) Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak otsaileko zozketa egin du, eta Maria Aranzazu Hernandok jaso du saria, Romaes dendan egindako erosketarengatik. Sanagustin jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du Hernandok. Bertanek hilero zozkatuko du bi lagunentzako afaria Azpeitia Txartela herriko saltokietan erabiltzen dutenen artean. Horrez gain, martxoaren 31ra bitartean, fideltasun txartelarekin erosketak egitean %5era arteko deskontuak jasoko dituzte berezoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide