Itsasiren urteurreneko emanaldirako eman dezakete izena taldekide ohiek

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 20a

Itsasi Azpeitiko Dantza Taldeak 40 urte egin ditu aurten, eta urteurrenaren harira emanaldi berezi bat eskainiko dute uztailaren 1ean, Soreasu antzokian. Bertan, egungo taldekideek ez ezik, taldean aritutakoek ere parte hartu dezatela nahi dute antolatzaileek, eta interesa dutenek apirilaren 7a baino lehen eman dezakete izena, 635-72 53 36 (Ainara) eta 656-74 99 13 (Amaia) telefonoetan edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidean. Emanaldiaren ondoren afaria egingo dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide