Iñaki Diazek irabazi du Azpeitia Saria txirrindularitza proba

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 19a

Kadete mailakoen lasterketa Azpeitia eta Zestoa artean jokatu da

XXVII. Azpeitia Saria kadeteen txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur arratsaldean Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta. Iñaki Diaz Oria txirrindulari taldekoa izan da aurrena helmugaratzen. Bigarren Ulma taldeko Ander Blaquezek egin du, eta podiuma Mikel Orbea Lagun Onak TEkoak osatu du. Azpeitia eta Zestoa artean 54 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide