Atzoko rallyko irudi bat. (Argazkia: Loiolako Festa Batzordea)
Beste urte batez, Loiolako festen egitarauaren barruan, auto klasikoen argazki rallya egin zuten atzo. Parte hartzaileak 16:00etan abiatu ziren Loiolako santutegiaren aurretik. Azpeitia inguruko lekuak agertzen ziren argazki bilduma bat erakutsi zitzaien eta txoko horietan beren hautoekin argazkiak atera behar izan zituzten. Azkartasuna ez zen aintzat hartu, kilometro kopurua baizik. Denis Elortzak eta Jakes Etxeberriak egin zituzten kilometro gutxien, beraz, haiek izan ziren aurtengo auto klasikoen argazki rallyko garaileak, bost kilometroren aldeagatik.
Hemen, rallya hasi aurretik ateratako argazki batzuk (argazkiak: Olaia Iraola):
[flickr_set id="72157681486932166"]