Pasaiako segadaren 33. urteurrenaren harira hainbat egitasmo antolatu dituzte datozen egunetarako

Uztarria.Eus 2017ko martxoaren 18a

Martxoaren 22an lore eskaintza egingo dute Azpeitiko monolitoaren aurrean, eta martxoaren 25ean, kontzentrazioa izango da Iruñean. Pasaiako segadan hildakoen senideek agerraldia egin dute gaur, eta esan dute ez dutela etsiko "gertatu zena argitu arte".

Pasaiako segadan hildakoen senideek 33. urteurreneko egitasmoan aurkezteko agerraldia egin dute gaur, Katakrak liburutegian. Martxoaren 22an 33 urte beteko dira Pasaiako segada gertatu zenetik, 33 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako kide ziren Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak hil zituztenetik. Urtemugaren harira, hainbat egitasmo antolatu dituzte Pasaiako segadan hildakoen familiartekoek, eta horien berri emateko agerraldia egin dute gaur, zapatua, Iruñeko Katakrak liburutegian. Martxoaren 22an lore eskaintza egingo dute Azpeitiko monolitoaren aurrean, 18:30ean. Hilaren 25ean, aldiz, kontzentrazioa izango da Iruñean, eta bertara joateko autobuserako izena Orkatz tabernan eman daiteke. Pasaiako segadan hildakoen senideek bi egitasmoetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide