Haur zein gurasoei zuzendutako "Musika Laborategia" tailerra antolatu du Azpeitiko Gazteria Sailak

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 17a

Izena emateko, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora joan, telefonoz deitu (943 15 71 60) edo mezu elektroniko bat bidali (gib@azpeitia.eus) beharko da martxoaren 23a baino lehen.

0-5 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako "Musika Laborategia" izeneko tailerra antolatu du Azpeitiko Gazteria Sailak martxoaren 25erako. 10.30etik 11.30era izango da tailerra, Jose Antonio Agirre plazako Txiki Txoko Ludotekan. Parte hartzeko 5euro ordaindu behar da eta larunbatean jasoko da. Izena emateko, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora joan, telefonoz deitu (943 15 71 60) edo mezu elektroniko bat bidali (gib@azpeitia.eus) beharko da martxoaren 23a baino lehen. Musika Laborategia saioan, musikaren ardatz hartuta, pertsonak garatzeko sormen eremuak sortuko dira. Esperimentazio askea oinarri izanik, sormena eta bestelako inteligentziak lehenesten dira, egungo hezkuntza tradizionalaren ekarpenak borobiltzeko. Tailer eta egitasmo ezberdinen bidez, parte hartzaileen elementu amankomuna baliatzen dute beren hezkuntza helburuak betetzeko. Tailer horretan, musikaren bidez, haur eta gurasoen arteko lotura emozionalak landuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide