Euskal kulturak eremu euskaldunetan duen pisuaz mahai ingurua izango da asteartean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 17a

Oier Arantzabal, Lander Arretxea, Ane Bastida eta Miren Gorrotxategi ariko dira hizketan, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak, AEK-k eta Natul euskara taldeak antolatu du solasaldia, Korrika Kulturalaren barruan.

Euskarazko kulturaren kontsumoa eta erreferentzialtasuna eremu euskaldunetan mahai ingurua izango da datorren asteartean, martxoaren 21ean, Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Oier Aranzabal kultur kudeatzaile, musikari eta kazetaria, Lander Arretxea komunikazioan aditua, Ane Bastida musikaria eta Miren Gorrotxategi idazlea ariko dira hizketan, eta, hain zuzen, Gorrotxategi arduratuko da gaiak eta egoerak jartzeaz. Kulturaz kooperatibak, AEK-k eta Natul euskara taldeak antolatu dute solasaldia, Korrika Kulturalaren barruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Korrika Kulturalak ahalegina egiten du, Korrikaren aitzakiapean, "ikusgarritasuna emateko euskarazko kulturari, haren kontsumoari eta errefentzialtasunari". Haien arabera, Azpeitiko euskarazko kultur eskaintza "oparoa" da, eta ikusgarritasuna "agerikoa".  Gai horri tiraka, kultur kontsumitzaileen perfilaz, transmisioaren garrantziaz, hizkuntza gutxituen aukerez, euskaldunen hautuez eta halako gaiez hitz egingo dute hizlariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide