Azpeitiko Sarek egitasmo ezberdinak abiatuko ditu Sareri lapurtutako dirua itzuluko ez diotela salatzeko

Uztarria.Eus 2017ko martxoaren 17a

Bihar postua jarriko dute plazan, herritarren ekarpen ekonomikoak jaso eta bazkide izatea eskaintzeko, 12:30ean eta 19:30ean.

Guardia Zibilak Sareri lapurtutako 104.000 euroak ez dizkiote itzuliko. Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017) autoan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez onartzea. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela argudiatu du ebazpenean. 104.000 euro konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. 2015. urtean egindako lapurretaren egunetik, Sare zorretan dago hainbat enpresekin, eta azaldu dutenez, orain hartutako erabakiatzerakin Sare "ito" nahi du. Baina argi dute Sarek aurrera egin behar duela, eta Azpeitiak "konponbiderantz pausoak emateko presoen eskubideak errespetatzea behar-beharrezkoa dela" ozen esan du, eta Sarek horretan lagundu nahi du. Giza eskubideen errespetua "oinarrizko pauso bat izan behar delako", eta "euskal jendartearen gehiengo zabal batek horrela sentitzen duelako", Sarek sentsibilizazio horiek guztiak elkartzeko eta aktibatzeko lanetan jarraitzeko erabakia hartu du. Bihar, postua jarriko dute plazan, herritarren ekarpen ekonomikoak jaso eta bazkide izatea eskaintzeko, 12:30ean eta 19:30ean. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide