Bihar hasiko dira Loiolako San Jose festak, mus txapelketarekin

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 16a

Zapaturako eta iganderako hainbat ekintza antolatu dituzte. Datorren zapatuan bukatuko dira festak, erromeriarekin.

(Uztarria.eus) Bihar hasiko dira Loiolako San Jose festak, VI. Mux Txapelketarekin. Etzi izango dute jarraipena festek, eta goizean mendi bizikleta irteera egingo dute. Arratsaldean berrikuntza bat izango da; izan ere, aurreneko aldiz auto klasikoen argazki rallya egingo dute. Iganderako egun osoko egitaraua prestatu dute, eta, urtero legez, asto karrera izango da 13:00etan hasita. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia egingo dute. Harri jasotzen ariko dira Jon Unanue Goenatxo III.a eta Aimar Irigoien, eta aizkoran Mikel Larrañaga eta Xabier Orbegozo Arria V.a. Horiez gain, aizkora erakustaldi berezia egingo dute Aritz Azpiazu Arria VI.ak eta Jose Ignacio Orbegozo Arria II.ak. Hurrengo zapatuan bukatuko dira festak, Kiruri jatetxean egingo duten erromeriarekin. Hona hemen San Jose festetako egitaraua: Bihar, ostirala 22:00. VI. San Jose Mus Txapelketa. Etzi, zapatua 09:00. Mendi bizikleta irteera. 16:00. Auto klasikoen argazki rallya. Ondoren. Afaria. Martxoak 19, igandea 11:00. Zezen txikiak eta poniak. 13:00. Asto lasterketa. 17:30. Herri kirol erakustaldia. Egun osoan. Trikitilariak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak. Martxoak 25, zapatua 21:00. Kiruri jatetxean Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide