Ekonomia Feminista Foroa egingo dute martxoaren 25ean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 16a

Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu, eta horren harira, Ekonomia Feminista Foroa antolatu dute martxoaren 25erako. Azpeitian egingo dute egitasmoa, eta foroaz gain, tailerrak egingo dituzte. Emakumeentzako ekimena izango da. 10:00etan hasiko da foroa, Sanagustin Kulturgunean, eta 18:30era arte luzatuko da. Tailerrak, berriz, Azpeitiko Emakumeen Txokoan egingo dituzte, goizean eta arratsaldean. Umeentzako gunea ere egongo da, eta antolatzaileek adierazi dute irisgarritasuna bermatuko dutela. "Gure herrian bizitza ona kolektiboki ezaugarritzeko urratsak egin eta, burujabetza feministaren norabidean, bizi ditugun gurutzada neoliberalen aurrean feminismotik irekitzen diren erresistentzia eta alternatibentzako gakoak aztertuko ditugu", adierazi dute. Besteak beste, "harreman ekonomiko, politiko eta sozial ereduak eraikitzeko bideak" jorratuko dituzte, Cristina de la Cruz (REAS Ecosolfemeko kidea), Helena Franko (EHUko ekonomia irakasle eta Ogasun diputatu ohia), Mari Luz Esteban (EHUko gizarte antropologia irakaslea) eta Silvia Carrizorekin (Malen Etxeako kidea). Horrez gain, hainbat proiektu ezagutuko dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide