Aldundiko eta ASLE elkarteko ordezkariek Ormola enpresa bisitatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 16a

Ormolako, aldundiko eta ASLE elkarteko ordezkariak, atzo, lantegi aurrean. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Urtarrilaz geroztik egoitza berria du Ormola enpresak —lehen Azkoitian zuten egoitza, eta orain Basarte industrialdean, Azpeitiari dagokion eremuan, daude—. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskadiko Lan Sozietateen ASLE elkarteko ordezkariek lantegi berrira egin zuten bisita, atzo. Aldundiko ordezkari gisa Ainhoa Aizpuru Murua Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua izan zen. Joan zen astean Azpeitiko Udaleko hainbat kidek bisitatu zuten egoitza. Injekzio bidezko moldeak egiten dituzte bertan, batez ere, argiteriarako eta autoen sektorerako. Azpeitiko zein Azkoitiko langileak ditu enpresak –guztira, 40 lagun inguru–, eta hogei bat bazkidek dute haren jabetza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide