Beldur Barik egitasmoaren erakusketa jarri dute Azpeitiko udal erakusketa aretoan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 14a

18:00etatik 20:00etara bisita daiteke erakusketa eta etzira arte dago ikusgai.

Erakusketako irudi bat. (Argazkia: Uztarria) Martxoaren 8aren bueltan antolatutako erakusketa aurreko astean ikastetxeetan erakutsi ondoren, Azpeitiko udal erakusketa areto berrian ikusgai da joan den ostiraletik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeek elkarlanean bultzatu dute Beldur Barik programa, eta helburua indarkeria sexista aurreikustea da. Azpeitiko ikastetxe guztietan ari dira lantzen, eta ikasgeletan egingako lanekin osatu dute erakusketa. 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke erakusketa eta etzira arte dago ikusgai. Argazki bilduma Uztarria.eus atarian ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide