Apirilean Azpeitian egingo den moda desfilerako modeloak behar ditu Bertanek

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 14a

Parte hartu nahi dutenek izen-abizenak eta harremanetarako datuak eman beharko dituzte bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita edota 688823944 telefonora deituta.

Iaz jendetza bildu zen Sanagustin kulturgunean Bertan merkatari elkarteak antolatutako desfilerako, eta aurten ere moda desfilea antolatzen ari da apirilerako. Sanagustinen izango da, eta arropa, zapata eta apaingarri dendek dituzten berrikuntzak erakutsiko dituzte. Desfilerako, modelo moduan parte hartu nahi duten emakume nahiz gizonezkoak behar dituzte. Ez dago adin edo taila mugarik, izan ere, XXXXL tailara arteko modeloen bila dabiltza. Azpeitia "bizia dela" eta "eskaintza zabala" dagoela erakutsi nahi dute antolatzaileek, adin, sexu eta gustu guztientzako aukera eskainita. Modelo moduan parte jarri nahi dutenek izen-abizenak eta harremanetarako datuak eman beharko dituzte bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita edota 688823944 telefonora deituta. Martxoaren 23a izango da izena emateko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide