Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte bihar eta etzi

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 14a

Bi emanaldiak Sanagustin kulturgunean izango dira, 18:30ean hasita.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte bihar eta etzi, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Pianoa, bateria, tronboia, biolina, tronpeta, saxofoia, klarinetea, biolontxeloa eta gitarra entzun ahal izango dira. Guztira, 100 ikasle inguruk parte hartuko dute bi emanaldietan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide