Atzoko probaren podiuma. (Lagun Onak Txirrindulari Taldea)
Atzo, igandea, jubenilen XXXVI. San Jose Saria jokatu zuten Azpeitian, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Oier Lazkano (Elproex-Iturribero) izan zen helmugara iritsi zen aurreneko txirrindularia. Proba osoa lehen postuan egin zuen Lazkanok, eta hala bukatu zuen ibilbidea. Bigarren egin zuen Luken Carbayedak (Bazpi) eta hirugarren Jon Astigarragak (Ciclos Iturriaga). Guztira, 136 txirrindularik parte hartu zuten proban, eta honako ibilbide hau egin behar izan zuten: Azpeitia-Iraeta-Loiola-Iraeta-Loiola-Benta Berri-Etumeta-Iraeta-Azpeitia. Sariketaren kronika osoa
Lagun Onaken webgunean irakur daiteke.
Datorren igandean, berriz, XXXVII. Azpeitia Saria jokatuko dute kadeteek. Proba 16:00etan hasiko da, anbulatorio aurretik.