Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baratzeak datozen hilabeteetarako prestatzeko bi tailer eskainiko ditu Ekoguneak bihar. Bertan, besteak beste, baratzaren garai nagusian zein barazki landatu daitezkeen, lurra nola prestatu behar den eta ongarriztatu behar den ala ez irakatsiko dute.
Bi saio egingo dituzte; bata, Otzakako baratze parkean izango da, 17:00etatik 18:15era. Izarraizpeko ortuetan, berriz, 18:15etik 19:30era bitartean egingo dute saioa.
Nahi duen orok har dezake parte tailerretan, eta saioak doakoak izango dira. Saioetan, gainera, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute, baratzeen inguruko aholkularitza zerbitzua eskaintzeko; hazi eta mintegi ekologikoak ere izango dira.