Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zuten duatloia Galiziako Boiro herrian. Nafarroako Trikideak-Saltoki taldearekin lehiatu zen Berasategi, Marina Etxenikerekin eta Claudia Martinezekin taldea osatuta.
Ezkerretik aurrena da Berasategi. (Izarraitz Igeri Elkartea)
Nerea Berasategi azpeitiarrak bigarren egin zuen igandean Eskolarteko Erreleboetako Espainiako Duatloi Txapelketan. Nafarroako Trikideak-Saltoki taldearekin lehiatu zen Berasategi, Marina Etxenikerekin eta Claudia Martinezekin taldea osatuta. Galiziako Boiro herrian izan zen duatloia, eta probaren hirugarren zatia egin zuen Izarraitz taldeko kirolari azpeitiarrak.