(Twitter)
Oier Alkortak eta Eneko Martijak Euskal Herriko kluben arteko pala-gomazko jubenil mailako txapelketa irabazi dute. Gaur jokatu dute partida, Gasteizko Adurtza pilotalekuan, 11:00etan hasita. Ikasberri Kirol Elkarteko bi pilotari azpeitiarrek Adurtzako (Araba) bikote bat izan dute aurkari, eta 25-10 gailendu dira.