Ana Elosegi: "Eskerrik asko, aita!"

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 11

Ana Elosegi Harremanak hezkuntza elkarteko kideak 'Gaur 8' atarian idatzitako iritzi artikulua da hona hau, 'Eskerrik asko, aita!' izenpurupean.

Badakigu Martxoaren 8a emakumeen eguna dela eta milaka arrazoi ditugula egun horretan aurretiko emakume guztiek eman dituzten borrokak miretsi eta borrokatzen jarraitzeko. Guk, baina, gaurkoan, Sexologiatik maskulinitatea ekarri nahi dugu gurera, ikustarazi nahi dugulako badaudela gizon izateko modu asko eta modu osasuntsu horiek gure jendartean behar ditugula. Horren harira, nire aitaren figura datorkit burura, bera izan baita nire bizitzako une zailenetan argia eman didan pertsona. Amorrua eta ezina sentitzen nituenean ulertu eta aurrera joateko esaten zidana. Nire bizitza, emozionala eta ekonomikoa, sostengatzeko gai izan den pertsona. Gure harremana urteen poderioz aldatzen joan da. Hasieran, umetan, miresmena; nerabezaroan, aldiz, amorrua eta distantzia. Gaztaroan, babesa eta laguntza, eta, helduaroan, bidelagun. Jarraitu artikulua irakurtzen Gaur 8 atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide