Igandean jokatuko da IX. Zuzenien igoera bertikala. Azpeitiko plazatik hasita, Xoxotera joango dira korrikalariak, eta, guztira, 3.300 metroko ibilbidea egingo dute.
Atzo bukatu zen Internet bidezko inskripzioa eta 101 kirolari izan dira Kirolprobak.com webgunean izena eman dutenak. Antolatzaileen arabera, 3.300 metroko lasterketa bertikalean parte hartuko dutela baieztatu dutenak momentuz 102 bat dira. Igandean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 09:30etik aurrera, plazan.
10:00etan irtengo da lehen parte-hartzailea, eta 11:07an azkena, azken orduko izen-ematerik ez bada. Dortsalak eta irteera orduak
mendizaleen webgunean ikus daitezke.