(Argazkia: Ikasberri Kirol Elkartea)
Oier Alkorta eta Eneko Martija Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteko pilotariek Euskal Herriko kluben arteko jubenil mailako pala-gomazko finala jokatuko dute etzi, eta Adurtzako bikotea izango dute aurkari. Gasteizko Adurtza pilotalekuan izango da partida, 11:00etatik aurrera.