(Argazkia: Azpeitiko Udala)
Nuarbeko auzotarren eskaerei erantzunez, oinezkoentzako pasabide berria egiten ari da Azpeitiko Udala. Helburua "auzoko espaloiei jarraipena eman" eta "oinezkoen segurtasuna bermatzea" dela azaldu dute arduradunek. Asmoa "herritar guztien irisgarritasuna bermatu" eta "gune babestu bat eraikitzea" dela adierazi dute. 20.000 euro inguruko aurrekontua dute lanek, eta datozen egunetan bukatuko dituzte.