Erakusketa areto berria jarri dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 9a

Betharram eraikineko obrak direla eta ireki dute aretoa. Lehengo ordutegi bera izango da.

Erakusketa areto berria (Argazkia: Azpeitiko Udala) Hastear diren Betharram eraikineko obrak direla eta, orain arte eraikin horretako beheko aretoan egin izan diren erakusketak jartzeko areto berria atondu du Azpeitiko Udalak Foruen Pasealekua 7 helbidean. 60 metro koadro ditu, eta bihar arratsaldetik aurrerahartuko du lehen erakusketa; Emakumeen Nazioarteko egunaren harira herriko haur eta gaztetxoen lanak izango dira ikusgai. Ordutegiari dagokionez, lehengo bera izango du; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara izango da. Hala ere, lehen erakusketak ordutegi berezia izango du: astegunetan 17:30etatik 19:30etara. Aretoa herritar orori dago irekita, eta lanak bertan jarri nahi dituzten herritarrek horretarako aukera dute. Aretoa erabili nahi dutenek udalaren Kultura Sailarekin harremanetan jarri eta eskaera egin behar dute interesdunek

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide