Maddi Esnaola: "Txapelketak erakutsi dit estetika dela nire mundua"

Uztarria.Eus 2017ko mar. 9a, 15:31

Estetika ikaslea da Maddi Esnaola (Azpeitia, 1997) Monte Albertia zentroan, eta SpainSkills txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen joan den martxoaren 4an, Madrilen. Aurrez EuskoSkills txapelketa irabazi ostean lortu zuen Espainiako txapelketarako txartela azpeitiarrak, eta ordutik prestaketa lanetan aritu da.

Maddi Esnaola, SpainSkills txapelketan parte hartzen. (Monte Albertia) Zer da irabazi duzun estetikako SpainSkills txapelketa? Estetikako formazio profesionalean ikasten duguna baloratzen dute sariketan. Lan egiteko modua, bizkortasuna... gauza asko izaten dituzte kontuan, baina batez ere eurek jarritako probetan egindako lana da saritzen dutena. Euskal Herriko eta Espainiako autonomi erkidegoetako estetikako ikasleek hartzen dute parte. Gehienez, 23 urteko ikasleek har dezakete parte sariketan, eta lan esperientzia askorik ez duten parte-hartzaileak izan behar dute. Zer suposatzen du zuretzat zilarrezko domina eskuratzeak? Asko, nire bizitzan izan dudan esperientziarik politena izan delako. Azkenean Espainiako azpitxapeldun izatea lorpen handia da, nahiz eta gure inguruan txapelketa ez den hain ezaguna. Egin dudan ahalegina baloratu dute, eta baita egin dudan lana ere. Beraz, lorpen honek etorkizunean ateak irekitzen lagunduko didala espero dut. Zer da zehazki txapelketan egin duzun lana? Aurreneko egunean txapelketako instalazioak ezagutu genituen, eta genituen zalantzak argitzeko epaimahaiarekin bildu ginen. Egin ditudan probei dagokionean, berriz, denetarik egin dut: depilazioa zera epelarekin, azazkal faltsuak, gorputzeko tratamendua pedikurarekin eta fantasiazko esmaltearekin, aurpegiko tratamendua, Lomi lomi izeneko masaje hawaiarra, makilaje arabiarra eta horren gaineko fantasia transformazioa, esaterako. Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide