XXXVI. San Jose Txirrindularitza Saria jokatuko dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 7a

16:00etan hasiko da proba anbulatorio aurretik. Astebetera, hilaren 19an, XXXVII. Azpeitia Saria jokatuko dute. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatu ditu bi lasterketak.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, XXXVI. San Jose Saria jokatuko dute igandean, matxoaren 12an. 16:00etan hasiko da jubenilen proba, eta anbulatorio aurretik aterako dira txirrindulariak. Astebetera, beste hitzordu bat izango dute txirrindulariek Azpeitian. Izan ere, martxoaren 19rako XXXVII. Azpeitia Saria antolatu du Lagun Onakek. Proba hori ere 16:00etan hasiko da, anbulatorio aurretik. Kadeteen proba izango da hilaren 19koa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide