Azkue enpresa bisitatu dute Azpeitiko Udaleko ordezkariek

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 7a

Enpresak dituen arazoak eta erronkak aintzat hartuta, udalak eskaintzen dituen baliabideen berri eman diete enpresako kideei.

Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotzia eta Eneko Etxeberria alkatea, Azkue enpresan (Argazkia: Azpeitiko Udala) Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziek eta Eneko Etxeberria alkateak Azpeitiko Azkue enpresa bisitatu dute, gaur. 2015eko ekainaren 6an inauguratutako enpresa da, eta, ordutik, enpresa bideragarri izateko lanetan dihartute. Gaur egun, 40 langiletik gora dituzte. Bisitan, enpresaren eta udalaren arteko harremanak sakontzeko aukerak landu dituzte. Azkue Enpresak dituen arazoak eta erronkak aintzat hartuta, udalak eskaintzen dituen baliabideen berri eman diete enpresako kideei. Behin erronkei buruz hitz eginda, lantegi ezagutu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide