Maddi Esnaolak eta Joanes Balenciagak sari bana jaso dute SpainSkillsen

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 6a

Esnaola azpeitiarra estetikako probetan lehiatu eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Balenciaga azkoitiarra, berriz, Kontrol Industrialaren arloan lehiatu zen, eta brontzeko domina irabazi zuen.

Maddi Esnaolak bigarren egin zuen estetikako SpainSkills proban. (Monte Albertia) Asteburuan jokatu dira SpainSkills Lanbide Heziketako olinpiadak eta Maddi Esnaola azpeitiarrak eta Joanes Balenciaga azkoitiarrak domina bana jaso dute. Zarauzko Monte Albertiako ikasle azpeitiarrak estetikako EuskoSkills proba irabazi zuen joan zen abenduan, eta SpainSkillsen zilarrezko domina eskuratu zuen. Aldiz, Balenciaga azkoitiarra Eibarko Armeria Eskolan Automatizazioa eta Robotika Industriala ikasten ari da, eta zapatuan Kontrol Industrialaren arloan brontzezko domina irabazi zuen Madrilen.
WorldSkillserako txartela lortu dute bi ikasleek, eta urrian Abu Dhabi (Arabiar Emirerri Batuak).
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide