Orbegozo eta Gonzalez sari batekin. (J.M.Orbegozo)
Joan den asteazkenean hasi eta atzo, zapatua, bukatu zen MueBT Dantza Txapelketa Torremolinosen (Malaga, Andaluzia). Bertan parte hartu dute Jose Mari Orbegozo (Azpeitia, 1964) eta Amaia Gonzalez (Lasarte, 1976) dantzariek, eta sei sari eskuratu ditu bikoteak hainbat dantza modalitatetan.
Lehen postua eta urrezko dominak eskuratu dituzte munduko bachata, merengue eta salsa txapelketetan. Aldiz, bigarren sariak eskuratu dituzte dantza konbinatuko, hau da, vals, tango eta pasodoble dantzen Munduko Txapelketan eta Espainiako Txapelketetan. Seigarren saria, berriz, cha-cha-cha dantzen Munduko Txapelketan irabazi dute. Hirugarren postua eskuratu zuten modalitate horretan.
Ez da Orbegozok eta Gonzalezek horrelako sariak lortzen dituen lehen aldia; izan ere, azken urteetan Espainiako, Europako nahiz Munduko Txapelketetan hainbat sari jaso ditu bikoteak. Dena den,
"Pozik" eta lortutako emaitzekin. "Nekatuta gaude oso, baina lortutako emaitzekin oso gustura".