Gaur jokatu dituzte Emakumeen Master Cup esku pilota txapelketaren finalak Zornotzan (Bizkaia), eta Nagore Aramendi azpeitiarrak ezin izan du txapela eskuratu. Lehen Mailako finala 22 eta 18 galdu dute Aramendik eta Nagore Bilbaok Alba Martinezen eta Arrate Bergararen aurka.
Azpeitiarrak
ez zuen finalerako txartela eskuratzerik izan finalaurrekoetan, baina Jaione Zulaika pilotariak eskuineko belauneko meniskoa hautsi du, eta haren ordez jokatu du. Izan ere, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten finalerdietako aurrelari galtzaile onenari, Nagore Aramendiri, ematea finala jokatzeko aukera.