Nagore Aramendi Master Cup-eko partida batean. (Carlos Mediavilla/Goierriko Hitza)
Bihar jokatuko dituzte Emakumeen Master Cup-aren finalak Zornotzan (Bizkaia), eta azken orduko aldaketa bat tarteko, Nagore Aramendi azpeitiarra lehian izango da. Lehen Mailako finala jokatuko du Aramendik Laukizko Nagore Bilbaorekin. Azpeitiarrak
ez zuen finalerako txartela eskuratzerik izan finalaurrekoetan, baina Jaione Zulaika pilotariak eskuineko belauneko meniskoa hautsi du, eta haren ordez jokatuko du. Txapelketaren antolatzaileek erabaki dute finalerdietako aurrelari galtzaile onenari, Nagore Aramendiri, ematea finala jokatzeko aukera.
Aramendik eta Bilbaok Alba Martinez errioxarrarekin eta Arrate Bergara nafarrarekin neurtuko dituzte indarra. Partida 12:00etan hasiko da, eta zuzenean emango dute ETB 1en.