Abian da serigrafia tailerra

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Asteazken eta larunbatetan izango dira saioak. Atzo hasi ziren eta 13 partaidek eman dute izena.

Atzo hasi zen martxoan zehar egingo den serigrafia tailerra. Guztira, 13 lagunek hartuko dute parte Alaitz Alberdik eta Mikel Alberdik zuzendutako saioetan. Joan den udazkenean martxan jarritako Dinamoa sormen gunearen proiektuaren barruan antolatutako ikastaroa da, eta Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du. Tailerraren lehenengo saioan serigrafia teknikaren nondik norakoak azaldu zituzten Alaitz Alberdik eta Mikel Alberdik. Horretarako, erabiltzen den materiala eta haiek egindako zenbait lan erakutsi zituzten. Parte hartzaileek beren ezagutzak eta interesak elkarbanatu zituzten, bai eta datozen saioetarako asmoak azaltzeko ere. "Sortzeko" eta "zikintzeko" gogotsu daude parte hartzaileak,. Serigrafia tailerraren atzoko saioa Dinamoan egin bazen ere, datozenak Naiart serigrafia dendan egingo dira; horrela, hango baliabideak aprobetxatuko dituzte. Bigarren saioa larunbatean, hilak 4, izango da, 9:00etatik 13:00etara. Asteazkenetako saioak, berriz, 18:00etatik 20:00etara izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide