Hiru ikastaro eskainiko ditu Deustuko Unibertsitateak Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Martxoan hasiko dira hiru ikastaroak eta izen emateko epea zabalik dago jada. Honako hauek izango dira eskainiko dituzten saioak: Komunikazioa: lan-orientazioa eta marka pertsonala; Proiektuen kudeaketa; eta Caravaggio eta Rubens, pintura barrokoaren hasiera eta pizkundea.

[caption id="attachment_316911" align="aligncenter" width="300"]Deustuko Unibertsitateen ikastaroak zein izango diren azaldu dute (Argazkia: Azpeitiko Udala)[/caption] Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak hiru ikastaro antolatu dituzte. Hiru formakuntza saioak martxoan hasiko dira, eta dagoeneko eman daiteke izena. Honakoak dira ikastaroak eta bakoitzaren ezaugarriak: Komunikazioa: lan orientazioa eta marka pertsonala. Marka indartzeko eta merkatuan deikarri izateko gakoak, lana zuregana iristeko moduak, komunikazio teknikak, adimen emozionala, lan munduaren orientazioa eta marka pertsonala landuko dira. Honako egun hauetan izango dira saioak: martxoak 14, 16, 21, 23, 28 eta 30, eta apirilak 4 eta 6. Ordutegiari dagokionez, 14:30etik 16:30era, astearte eta ostegunetan. Arantza Etxaniz eta Rogelio Fernandez irakasleek emango dute ikastaroa. 19,20 euro ordaindu beharko dute Azpeitian erroldatuta daudenek, eta besteek 24 euro. Izena emateko azken eguna martxoaren 9an izango da. Proiektuen Kudeaketa I Proiektu bat kudeatzeko beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Irakatsiko da proiektuaren helburuak nola finkatu, espezifikazio eta beharrizanetara nola bihurtu, espezifikazio eta beharrizan horiek bete daitezen kalitate eta dokumentazio plan bat nola jorratu eta Gantter edo OpenProject dohaineko software erreminta batekin jarraipena nola egin. Ikastaroa egin nahi duenak asko jota 3 urte dituen eta Google Chrome instalaturik duen Tablet edo ordenagailu eramangarri bat eraman beharko du praktika egin ahal izateko, udalaren arabera. Saioak honako egun hauetan izango dira: martxoak 29, apirilak 5 eta 26, eta maiatzak 3, 10 eta 17. Ordutegiari dagokionez, asteazkenetan izango da ikastaroa 16:00etatik 18:00etara. Martxoak 23a baino lehen eman beharko da izena, eta Azpeitian enpadronatutakoek 19,20 ordaindu beharko dute eta besteek 24 euro.

Caravaggio eta Rubens, pintura barrokoaren hasiera eta pizkundea

Hirugarren ikastaro honetan parte-hartzaileek bi margolarien lanak eta horien testuingurua zein esanahia ezagutuko dituzte. Ikastaroa asteazkenetan eskainiko dute, 16:00etatik 18:00etara. Eskolak honako egun hauetan izango dira: martxoak 29, apirilak 5 eta 26, eta maiatzak 3, 10 eta 17. Azpeitian erroldatuta dauden herritarrek 14,40 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 18 euro. Izena emateko azken eguna martxoak 23an izango da.

Izen ematea zabalik

Hiru ikastaroetan dagoeneko izena eman daiteke. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulegora gerturatu, 943-15 71 92 telefonora deitu edota ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzi beharko da.

Formaziorako bekak

Azpeitiko Udalak bekak eskaintzen ditu herritarrek lan prestakuntza handitzeko edo garapen pertsonalerako ikastaroak egiteko aukera izan dezaten.

Langabezian edo lanaldia %50ekoa edo gutxiagokoa duten 25 urte baino gehiagoko herritarrek izango dute beka jasotzeko aukera. Honako formazio modu haueklagunduko dituzte:

  • Profesionaltasun agiria eskuratzeko eskaintzen diren edozein mailatako ikastaroak.
  • Profesionaltasun agiria ateratzeko lanbide heziketako zikloak eta Udalak aurretik aztertuta.
  • Gizartearentzat komunitate eta gizarte-ikuspegitik garrantzitsuak jotzen dituen bestelako ikastaroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide