Negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizioa abiarazi du Iraurgi Berritzenek. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dituzte eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo dute.
Martxoaren 13tik 30era izango da ikastaroa, astelehenetik ostegunera, 9:30etik 13:30era. Azkoitiko Intsausti Jauregian izango dira saioak, eta langabetuei bideratuta egongo dira, batik bat.
Formakuntza
Lanzituz, Lan Sozietateak sortuz programaren barruan dago eta Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta, langabetuen lan munduratzea sustatzea du helburu. Ekimena Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk hartu dute parte.
Ikastaroan izena eman nahi edota informazio gehiago behar duenak Iraurgi Berritzenen 943 85 11 00 zenbakira deitu (Ione Eizagirre) edota
ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera mezua bidali beharko du.