Suzko zezena, atzo iluntzean, Azpeitiko plazan. (Uztarria.eus)
Gure inguruan, sardinaren entierroa da karnabalei agur esateko ohitura hedatuena. Azpeitian, ordea, diktadura garaiko debekuen ondoren festak berreskuratzen hasi zirenean, zezenak bete zuen beste tokietako sardinaren lekua. Hala, azken urteetan ohitura den legez, atzo iluntzeko 20:00etan plazara atera zuten suzko zezena izan zen karnabaletako azken hitzordua. Suzko zezenaren inguruan gaztetxo ugari ibili zen korrika.
Ikusi atzo hartutako irudi gehiago
Uztarria.eus atarian.