(Uztarria.eus)
Pailazoak, piratak, bakeroak, mimoak, margolariak... detenarik izan zen atzo, asteartea, Txikuri pilotalekuan. Izan ere, atzo arratsaldean ospatu zituzten karnabalak Azpeitiko Urrestilan. Eguraldiari aurre eginda, giro ederrean gozatu zuten festaz dozenaka lagunek. Urtero bezala, aurrena txokolatada egin zuten, eta, behin sabelak beteta, askaria eta jolasak egin zituzten, musikak lagunduta. Arratsalde ederra pasata, hurrengo urtera arte agurtu dituzte karnabalak Urrestillan ere.
Ikusi argazki gehiago
Uztarria.eus atarian.