Gaur guztia da elegantea Azpeitian: giroa, eguraldia... Eta herritarrak ere hala dabiltza jantzita. Txikiteo Elegante Eguna ari dira ospatzen han, eta eguerditik aurrera jendetza elkartu da plazan eta inguruko kaleetan. Ohi bezala, sokamuturra izan da eguerdian, eta ondoren eleganteen pasiera egin dute inude eta artzainek eta danbojorleek. Karroza ere atera da, eta Biasteriko dultzaineroek eta Juan Antxieta musika eskolako kideak ere izan dira kalejiran. Ikusi hemen eguerdiko argazkiak:
[flickr_set id="72157677326454543"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide