Valentin Bengoa jesuita eta sindikalista hil da

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 25a

Enekoitz Esnaolak eman du Bengoaren heriotzaren berri 'Uztarria.eus'-eko Komunitatean

Valentin Bengoa jesuita eta sindikalista (Uztarria.eus). Valentin Bengoa Etxeberria (Aretxabaleta, 1923) hil da gaur goizean, Zumarragako erietxean. ELA sindikatuko historikoetakoa izan zen, eta 50 urte pasa egin zituen Loiolako jesuiten etxean. Abertzale handi bat zen, eta Azpeitian egin zuen lanik horren alde; Ikastolaren alde, besteak beste. Hileta elizkizuna bihar (igandea) izango da, Loiolan, 18:00etan. Enekoitz Esnaolak eman du heriotzaren berri Uztarria.eus-eko Komunitatean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide