Azpeitiko Udalak Inauteriak direla-eta herritarrei "askatasunaz neurrian gozatzeko" eta "ondokoari festez lasai gozatzen uzteko" deia egin die. Azken egunotako gertaerak kontuan izanda, "giza eskubide guztiak errespetatzeko" deia egin du: "Gogorarazi nahi dugu, eraso sexista eta matxistek ez gurean eta ez guretik kanpo ez dutela lekurik. Azpeitiaz eta Azpeitiko festez denok gustura eta seguru sentituz gozatzea nahi dugu".
"Nahiz eta eraso horiek gehienbat emakumeek pairatzen dituzten, azpimarratu nahi dugu genero arauak betezen ez dituzten kolektiboen kontrako erasoak ere baztertu egiten ditugula", azpimarratu du Udalak. Egoera askoren aurrean "lehen pausoa ematea zaila" dela eta, Azpeitiko Edozein tipotako erasoen testigu diren herritar horiei ere erasoen aurreak aktiboki erantzuteko deia egin du Eneko Etxeberria alkateak: "Giza eskubideen urraketen kasuen aurrean ekiteko deia egin nahi dugu. Biktimak babestu eta erasotzaileak baztertu behar ditugu. Erasotzaileari aurre egiteko aukerarik ikusten ez den kasuetan udaltzaingora edo Ertzantzarekin harremanetan jartzeko eskatzen diogu erasoen testigu guztiei".
Udaltzaingoaren eta larrialdi zerbitzuen zenbakiak gogorarazi nahi ditu udalak. Honako hauek dira:
Udaltzaingoa: 943-15 13 13
Larrialdi zerbitzuak: 112
Sokamuturrerako hainbat neurri
Sokamuturra dela-eta araudi bat dagoela zehaztuta gogorarazi du udalak. Hain zuzen ere, 16 urtetik beherako adingabeek sokamuturrean ezin dutela ibili gogorarazi nahi du, eta neurri hori errespetatzea eskatzen du, "adingabekoen zein sokamuturrean parte hartzen duten beste pertsonen segurtasuna" bermatzeko. Zezena pasatzen den kaleetan kotxerik ez aparkatzeko ere azpimarratu du, bai eta denda eta tabernak babesteko. Ohar horiek kontuan ez hartzearen ondorioz gerta litezkeen kalteez udalak ez duela erantzunkizunik ere argi utzi du.
Sokamuturra igandean, astelehenean ata asteartean izango da:
- Igandea, otsailak 26: 12:00etatik 12:30era, plazan. 16:30etatik 20:00etara helduen sokamuturra (Perez Arregi Plaza, ErdiKale, Plaza Nagusia, Goiko Kalea, Olazko Andre Mariaren Plaza, Buztinzuriko Errebala, Artzubia Etorbidea, San Martin Estrata, Plaza Nagusia, Done Jakue Kalea, Eliz Ataria, ElizKale, Plaza Txikia eta Enparan Kalea)
- Astelehena, otsailak 27: 12:00-13:15. Sokamutur txikia Erdikaletik plazara. Eta Plazan zezen txiki eta poniak. 16:30etatik 20:00etara helduen sokamuturra.
- Asteartea, otsailak 28: 7:00etatik 8:30etara sokamuturra, eta 16:30etatik 20:00etara helduen sokamuturra.