18:30ean Olazko Andra Mari plazatik irtengo du kalejirak eta, eguraldiak lagunduz gero kalejiraren batekin alaituko dituzte Enparan eta Erdi kaleak
Gaur hasita inauterietako hainbat ekitaldi izango dira herriz herri. Azpeitian 18:30ean Euskal Inauterien jaialdia izango da Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako ikasleekin. Eguraldia dela eta, aurtengoan Izarraitz pilotalekuan egingo da. Olazko Andra Mari plazatik irtengo du kalejirak eta, eguraldiak lagunduz gero kalejiraren batekin alaituko dituzte Enparan eta Erdi kaleak. Ondoren, pilotalekuan bilduko dira.