Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izena martxoaren 13ra arte eman ahalko da Baigeraren bulegoan, eta 30 euro ordaindu beharko da.
Martxoaren 16rako Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak. 09:00etan irtengo dira autobusez San Martin egoitzatik, eta 10:00ak aldera iritsiko dira Asteasura. Iristean, Buskarraren bidetik ibilaldia egingo dute, bi txandatan, eta 14:00etan sagardotegira joango dira bazkaltzera. Bazkalostean, Diskopetrira joango dira kafea hartzera, eta, arratsaldean, Garbera merkatal gunera.
Izen-ematea zabalik dago martxoaren 13ra arte, Baigeraren bulegoan, eta 30 euro ordaindu beharko da.