Azpeitiko Udalaren oroigarria jaso du Boiseko alkateak

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 23a, 10:02

Jose Luis Zubizarreta 'Xubi', Boiseko alkate David Bieter eta Aitor Zubizarreta. (Azpeitiko Udala)

Otsailaren 13an, Euskal Gauaren barruan, Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalaria omendu zuten Boisen (Idaho, AEB). Horri lotuta, Azpeitiko Udalak David Bieter Boiseko alkate euskaldunarekin hitzordua lortu zuen, eta Jose Luis Zubizarreta eta haren seme Aitor Boiseko alkatearekin elkartu ziren. Bieterri Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak idatzitako gutuna eta Azpeitiko oroigarria eman zizkioten, eta Etxeberriak gutunean Azpeitia bisitatzera etortzeko gonbita luzatu dio hari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide