Baigerak Tirol eta Babaria ezagutzeko bidaia antolatu du

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 22a

Ekainaren 18tik 25era izango da bidaia, eta Viena, Melk, Salzburgo, Fussen, Innsbruck eta Alpbach hiriak bisitatuko dituzte.

Tirolera eta Babariara bidaia antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak. Ekainaren 18tik 25era izango da, eta Viena, Melk, Salzburgo, Fussen, Innsbruck eta Alpbach hiriak bisitatuko dituzte. Dagoeneko izena eman daiteke Baigeraren bulegoan. Horretarako NANaren kopia bat eraman beharko da, eta 300 euro ordaindu beharko dira aurrerapen modura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide