Erik Etxeberria
Nondik datorkizu sokamutil izateko afizioa?
Txiki txikitatik izan dut gustuko. Gure amona oso zezenzalea zen. Gogoratzen dut, Miserikordia aurrean, barandila berde haien atzean, han egoten zela ordubete lehenago zezena noiz agertuko zain.
Sokamuturrak bezainbesteko garrantzia al du sexualitateak zure bizitzan?
Ez dira konparagarriak. Baina bai, biak dira niretzat garrantzitsuak.
Gaur egun gazteen artean sexualitateaz lasai eta patxadaz hitz egiten dela esango zenuke?
Lagun artean bromak eta adar jotzeak asko, baina gero sexualitateaz serio hitz egiterakoan, oraindik natural ez dugula hitz egiten esango nuke.
Jarraitu irakurtzen
Uztarria.eus atarian.