2016. urteko 111 Akademiaren Sarirako lehenengo bozketa egin du 111 Akademiak, eta botorik gehien jaso dituzten obren artean dira Miren Gorrotxategi azpeitiarraren
33 Ezkil eta Juan Luis Zabalaren
Txistu eta biok.
Bigarren fasean, akademiakideek martxoaren 16ra bitartean izango dute botoa emateko aukera, eta libururen batek botoen %40a lortuko balu, hark irabaziko luke saria. Hala izan ezean, berriz, bi liburu bozkatuenak finalera pasatuko lirateke. Apirilaren amaieran jakinaraziko dute nork jasoko duen 2016ko 111 Akademiaren Saria.
Gorrotxategi eta Zabalaren liburuez gain, honakoak dira saria jasotzeko bidean direnak:
Alsina (Xabier Mendiguren Elizegi),
Begoñaren itzalpean (Jose Inazio Basterretxea),
Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe) eta
Elur Bustia (Pello Lizarralde).