Eskualdeko pilotariak Emakumeen Master Cup-etik at gelditu dira

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 20a

Guztira, lau azpeitiarrek eta azkoitiar batek hartu dute parte txapelketan, eta haietatik inork ez du parte hartuko martxoaren 5ean Zornotzan jokatuko den finalean.

Oihana Unanue (goian, ezkerretik bigarrena) eta Nagore Aramendi (behean, ezkerretik hirugarrena), finalaurrekoetako taldeko argazkian. (Argazkia: Orain Galdakao) Esku-pilotako Emakumeen Master Cup txapelketaren lehen edizioa da aurtengoa, eta bi mailatan banatu da: Elite Maila eta Lehen Maila. Eskualdeko bost emakume aritu dira lehian bi maila horietan, baina azken egunetako partidetan ezin izan dute martxoaren 5ean Zornotzan jokatuko den finalerako txartelik eskuratu, eta txapelketatik kanpo geratu dira. Alaitz Badiola eta Maite Iriarte azpeitiarrek eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak Elite Mailako final laurdenetako kanporaketak jokatu zituzten ostiralean, Iruñeko Labriten. Iriarte eta Arrieta bikoteak 16-18 galdu zuten Agirreren eta Garairen aurka. Badiola eta Otaegi asteasuar bikoteak, berriz, 18-2 galdu zuten Arrizabalagaren eta Etxanizen kontra. Txapelketaren bi mailetako finalaurrekoak atzo jokatu ziren Galdakaon. Lehen Mailan, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue bikote azpeitiarra ari ziren parte hartzen, eta haiek 18-13 galdu zuten Jaione Zulaikak eta Nagore Bilbaoren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide