Azken egunetako indarkeria matxista kasuak "gogor" salatu ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 20a

Azken egunetan Tolosan eta Durangon jazotako indarkeria matxista kasuak "gogor" salatu eta gaitzetsi egin ditu Azpeitiko Udalak, eta biktimei eta haien senideei eta lagunei babesa azaldu nahi izan die. Era berean, giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Zentzu horretan, "emakumeak astegun zein asteburu, goizez nahiz goizaldean libre eta beldurrik gabe ibiltzeko eta sentitzeko" neurriak hartzen jarraituko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide