Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 16a

Pazko Astean igerileku jokoak ere egingo dituzte haurrek. (Egilea: Nerea Uranga) Datorren larunbatean eta igandean Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketan Izarraitz Igeriketa elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek hartuko dute parte. 10:00etan hasiko dira goizeko jardunaldiak, eta 16:30ean arratsaldekoak. Beroketak egiteko igerilekua lehenago irekiko da; goizean 08:30ean eta arratsaldean 15:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide