Lagun ugari izan ziren Sanagustineko hitzaldian. (Elkar-ekin)
Begoña Huartek eta Amaiur Martinezek hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekinek antolatuta. Jende ugari izan zen solasaldian, eta Greziako errefuxiatuen egoera ezagutzeko eta eolkartasunaz zein desobedientziaz hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Elkar-ekinen helburua da errefuxiatuen gaiari eutsiko dionn lantaldea osatzea, eta, horretarako jarri dute lehen hitzordua: otsailaren 22a, asteazkena, 19:00etan elkartuko dira Sindikatu Zaharrean.
Hona hemen, Urola Kostako Hitzak Begoña Huarteri hitzaldiaren aurretik egindako
elkarrizketa.