Zinea antzerki bihurtzera dator 'Malmö' antzezlana Soreasu antzokira

Uztarria.Eus 2017ko otsailaren 16a

'Malmö' obra taularatuko du Khea Ziater taldeak ostiralean, hilaren 17an, Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Zine eszenikoa ekarriko dute Azpeitira, ordubete inguru iraungo duen antzezlanean. Ohiko obrekin alderatuta "berezia" dela aurreratu du Ainhoa Jauregi aktoreak. Harekin hitz egin du Uztarria.eus-ek.

  Malmo antzezlaneko une bat. (Khea Ziater) "Bizkorra, freskoa eta berezia" da Malmö antzezlana, obrako protagonistetako baten, Claudiaren, papera hezurmamituko duen Ainhoa Jauregi (Urretxu, 1974) aktorearen hitzetan. Hark aurreratu duenez, ez da antzerki obra arrunt bat, zine eszenikoen barruan kokatzen baita. Hala, elementu artistiko ezberdinak uztartuko dituzte ordubete inguruko emanaldian, hala nola zinea, antzerkia eta musika. Film bateko irudiek hartuko dute eszenatokiaren atzeko aldea, aktoreek istorioari jarraipena oholtzan ematen dioten bitartean. Alex Gerediaga da zuzendaria, eta film eszenikoen munduan ekoizten duen bigarren lana da Malmö. Aspaldi ikusi gabeko bi lagun, Claudia eta Saga (Maria Urtzelai aktoreak hezurmamituko duen pertsonaia), elkartzen direnean hasten da istorioa. Duela bost urte ezagutu ziren biak, Claudia lana aurkitzeko asmoarekin joan zen Danimarkara, momentu hartan Saga abeslari bezala hasten ari zen bitartean. Jarraitu erreportajea irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide