'Go!azen' ikuskizunaren azken sarrerak Sanagustin kulturgunean daude salgai

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 15a

Otsailaren 25ean Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte Soreasu antzokian; bata 11:00etan eta bestea 13:00etan. Astelehenean jarri zituzten salgai, eta ilara luzea osatu zen antzokiaren atarian. 11:00etako emanaldiko sarrerak dagoeneko agortuta daude, baina bigarrena ikusteko sarrerak gelditzen dira eta horiek Sanagustin kulturgunean daude salgai. 6 euroko prezioa du ikuskizuneko sarrerak, eta pertsona bakoitzak, gehienez, 6 sarrera erosi ahalko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide